Ondarroa adinekoen eguneko zentroak 2013ko azaroaren 8an zabaldu ebazan ateak

Ondarroako eta Lea-Artibai Mankomunidadeko beste herri batzuetako adinekoi emon deutse arreta

Ondarroako adinekoen eguneko zentroak hamar urte bete ditu

IMQ Igurco Ondarroa adinekoen eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– 2013ko azaroaren 8an zabaldu ebazan ateak, erabiltzaile bi eta profesional soziosanitario bigaz, Elías Iriondo eta Ziortza Urresti. Profesional horreek hondino lan egiten dabe asistentzia-baliabidean. Gaur egun 25 leku ditu adinekoen eguneko zentroak, eta hamar urteko jardunbidean, Ondarroako eta Lea-Artibai Mankomunidadeko beste herri batzuetako adinekoi –120, guztira– emon deutse arreta.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, IMQ Igurco Ondarroa zentroak ospakizun txiki bat antolatu eban. Bertan izan ziran erabiltzaileen hainbat senide eta Ondarroako Udaleko hainbat ordezkari, tartean, Urtza Alkorta alkatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular