Goizeko Izarretan berezia egin dogu Ondarroako Arrantzaleen Kofradiatik

Eusebio Arantzamendik antxoaren kosterea datu onakaz hasi dabela azaldu deusku

“Ondarroako Kofradia barriagaz 600 bat eukitetik Mercedes bat eukitera pasau gara”

Eusebio Arantzamendi (Ondarroako Kofradiako burua) / Bizkaia Irratia

Antxoaren arrantzaldi ona aurreikusi dabe. Denporaldia hasi eta hiru egunetan 190mila kilo batu dabezala esan euskun  Ondarroako Kofradiatik Eusebio Arantzamendik astelehenean handik egin genduan Goizeko Izarretan berezian. Antxoa ez eze, sardinea be harrapau dabe, 50mila kilo inguru (asteleheneko datua). Antxoaren tamainuaz be pozik dagozala azaldu euskun Arantzamendik.

Antxoaren arrantzaldia

Bajurako arrantzan kosterea pasa dan astean hasi zan. Aurton arrantzaleek 29 mila tona harrapau ahalko dabez, aurrekoan baino %17 gehiago. Bizkaiko bajurako flotako itsasontziek batez be Bermeo, Ondarroa eta Santurtziko portuetatik urteten dabe. Antxoaren kosteran uste dabe gauzak ondo joango dirala. Biologoek egindako prospekzino guztietan datu onak batu dira. Iazkoa, egindako prospekzino guztietatik hirugarren onena izan zan. Bizkaiko bajurako flotan baina, ontzi gitxi dago. Azken urteetan asko galdu da Ondarroako Kofradiako buruaren esanetan.

Ondarroako Kofradia barria

Ondarroako kofradia barria martxan da. Inagurazino ekitaldiak be egin dira eta instalazinoak lehengoak baino askoz hobeak dira. Arlo guztietan irabazi dabela esan deusku Eusebio Arantzamendik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular