Ondarroan berdel errea eskainiko dabe gaur eguerdian

Juan Mari Etxaburu: "Arrantza modan dago, gero ta motordun txalupa gehiago dagoz"

Ondarroako portuan berdela errege

Ondarroako Arrigorri Itsas Arrantza alkarteko kide bi / Bizkaia Irratia

Gaur Arrigorri Itsas Arrantza alkarteko kideek berdel errea eskaini dabe Ondarroako Itsaurre plazan, goizeko 12:00etatik 15:00ak arte. Atzo 300 kilo berdel inguru garbitzen ibili ziran Ondarroako arrantzaleak. Arrigorri alkartean motordun txalupa txikitako arrantzaleak batzen dira eta aurton berdel piloa harrapetan dabilzala esan deuskue Goizeko Izarretan saioan.

“Berdel asko harrapau dogu eta herritarrei eskaini gura deutsegu” azaldu deusku Juan Mari Etxaburuk. Ondarroan motordun 150 txalupa inguru dagozala kontau deusku. Motordun txikidun txalupetako jaubeak dira eta ez dabe arrantzontzi profesionalak zerikusirik. “Arrantza gure zaletasuna da Ondarroatik gertu urtean zehar berdela, txibixe harrapetan doguz. Antxoarik ez, horreek sareakaz harrapetan dira” kontau deusku Etxaburuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00