Paul Ubierna deustuarrak Espaniako Txapelketea irabazi dau 23tik beherakoetan. Orkatz Beitiagaz egin dogu berba

Orkatz Beitia Durango Kirol Taldeko arduradunagaz egin dogu berba, Paul Ubiernak Espainiako Txapelketea irabazi eta gero

Orkatz Beitia: “Bizkaian, Paul Ubierna lako atletek urtetea miraria da”

Paul Ubierna, podiumean / Bizkaia Irratia

Paul Ubiernak Espainiako Txapelketea irabazi dau 60 metro hesidunetan. Ubiernak 21 urte daukaz, deustuarra da eta Durangoko Kirol Taldeko kide da. Orkatz Beitia DKT-ko arduradunagaz egin dogu berba. Oso pozik dagoz lortutako emaitzeagaz.

Behin 23 urtetik beherakoetan urrea lortuta, nagusietara begira dagoz. Beitiak esan deuskunez, lehen zortziren artean dago denporaz. Helburua, finalean sartzea izango da. Aste bi barru egingo ditue Espainiako Atletismo Txapelketak.

Bizkaian, Paul Ubierna lako atletek urtetea miraria dala be esan deusku Beitiak. Athleticek indar handiegia hartzen dauela uste dau. Danon altxorra dala nabarmendu dau, baina beste kirol batzuk indar barik geratzen dirala inguruan. Dirulaguntza gehiago eskatu dau atletismorako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular