'Laumunarrieta 1937' alkarteak oroimena lantzeko argazki emonaldia be antolatu dau martiaren 11rako, Elorrion

Mila Villa eta Jesus Aristegi 'Laumunarrieta 1937' alkarteko kideekin egin dogu berba Elorrion

Oroimenaren ibilbidea egingo dabe Elorrion

Jesus Aristegi eta Mila Villa Laumunarrieta 1937-ko kideak / Bizkaia Irratia

Martiaren 31 egun gogorra izan zan 1937an, Durangon eta Elorrion. Hegazkin faxistek udalerri biak bonbardau zituen, egun horretan, Francoren agindupean. Elorrion, orain arte jasotakoaren arabera, 13 pertsona hil ziran. Egun hori, gerrea eta gerra ostea gogoratzeko,  hamabostaldia eratuko dabe aurten be.

Martiaren 11n, Ander Gillenearen argazki emonaldia eskainiko dabe. Mila Villa eta Jesus Aristegi ‘Laumunarrieta 1937’ alkarteko kideekin egin dogu berba Herriz Herri saioan. Gilleneak gatazkearen aldeak jaso ditu argazkietan. Martiaren 11n, Arriola kultur etxean emongo ditu, azalpen eta guzti.

1937ko bonbardeoaren 86. urteurrena dala ta, beste hainbat ekitaldi be prestau ditue. Berbaldiak batetik eta memoria ibilbidea bestetik. Gainera, irailera begira, 1983ko uriolak gogoratzekotan dabilz. Horretarako, herritarren ekarpenak esker onez hartuko ditu ‘Laumunarrieta 1937’ alkarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular