Tornosoloko landa eremuan kokatzen dira baratze publiko honeek

Abadiñoko Udalak 51 lursail banatu dauz ortu publikoetarako

Ortu publikoak Abadiñon: herritarrak hasi dira lurra lantzen

Abadiñoko ortu publikoak / Abadiñoko Udala

Abadiñoko herritar batzuk hasi dira dagoeneko Tornosolo landa eremuko baratze publikoetan beharrean. Danetara, 51 lurzati banatu dauz Udalak, bakotxa 50 metro koadroko azalera ingurukoa, eta eskaera egin eben abadiñarren artean banatu dira. Udal ekimenaren helburua da autokontsumorako baratze ekologikoak sustatzea eta nekazaritza arloko ohiturak berreskuratzea.

Abadiñoko ortu publikoetako erabiltzaile bat Aitor Mezo da. Lau Haizetara irratsaioan kontau dauanez, orain hilabete eskas jaso eban lur zatia eta dagoeneko hasi da bertan lanean. Pozik agertu da. Aitor apurka-apurka hasi da: momentuz, tomateak, lekak, letxugak eta porruak landatu dauz. “Itxura polita hartzen dabil ortua” esan dau. Prozesu honetan asko ikasten dabilela gaineratu dau eta beste erabiltzaileak be lagungarri dirala. “Herritarren artean giro ona dago eta alkarri laguntzen deutsagu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00