Aritz Abaroa (Bermeoko alkatea): "Ortube itsasontzia herriko ikur bat da, gure iragana, oraina eta geroa irudikatzen dauana"

Antzina egiten ebazan funtzino guztiak errekuperatzea aurreikusten dabe

Ortube itsasontzi enblematikoa 2025ean bueltauko da itsasora

2011an Ortube arrantza-ontzia bermeoko Udalak berenganatu eban, jaubeak jubilau eta gero, hondoratu beharrean erosteko aukerea proposatu eta halan egin eben. Aritz Abaroa alkatearen esanetan, itsasontzi honek sekulako ikurra suposatzen dau herriarentzat. Holako itsasontziak, Ortube eta beste hainbatek, Bermeo mundu mailako potentzia izatea lortu ebelako.  Hiru urteko geldialdiaren ostean, itsasontzia kaltetzen joan da, eta 2016an, bolondres talde bat sortu zan itsasontzi honetan berreskuratze eta mantentze lanak gauzatzeko.

“2016tik hona ikaragarrizko lana egin dabe”, dino Aritz Abaroa alkateak bolondresek gaur arte egindako lanaren ganean. Eurek, euren denboratik jartzen dabe lan honeek egiteko orduak, eta halan da be, bi urteko epea ipini dabe Ortube barriro itsasoan ikusteko, bere antzinako funtzino guztiekaz.

“Gure iragana, oraina eta geroa irudikatzen dau”

Itsasontzi honek gure iragana, oraina eta geroa irudikatzen dauala azaldu deusku alkateak. Ondare materiala izateaz gain, inmateriala be daukala, besteak beste, hortxe egiten zan bizimodua, lan egiteko modua… azkenfinean, sortutako egunerokotasuna eta ohiturak errekuperauko dira ia bi hamarkada eta gero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular