Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 33. Biltzarra egingo da barikuan Amorebieta-Etxanon. Osasun arloan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz sortu zan Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea 1990. urtean. Ordutik, pandemia garaia kenduta, urtero antolatu dabe biltzarra, gai desbardinak jorratzeko. Horrez gain, beste hainbat ekimen egiten dabez urtean zehar. Maitena Urberuagak esan deuskunz, bizirik eta gogo askogaz jarraitzen dabe lanean.
Botiketatik Haratago
33. biltzarrari begira, botiketatik haratago zer egin daitekeen aztertuko dabe. Gero eta urte urte gehiago bizi gara eta gaixotasun kronikoak be gero eta gehiago dira. Honelakoetan botikak beti ez dira erantzun onena izaten. Mahai-inguru bi antolatu dabez gaia aztertzeko. Min kronikoari aurre egiten dauka izenburua lehenengoak. Amaia Mendizabal botikaria, Maritxu Muñoa familia-mediku eta EHUko irakaslea, eta Alazne Pinedo fisioterapeutea egongo dira honetan. Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo izeneko mahai-inguruan barriz, Liberakae fundazinoko Ana Urrutia, Leire Diaz eta Nerea Urbina izango dira. Bestelakoak be antolatu dabez, berbaldi eta tailerrak tartean. Erakundea eratu ebenetik euskeraren erabileran aurrerapausuak emon direla esan deusku Maitena Urberuagak. Asko dira adibidez historia klinikoak euskeratzen ahalegintzen direnak. Zornotzako Kultur Etxean izango da biltzarra barikuan, goizeko 9tatik aurrera. Izena emon behar da aurretik.