Eraikuntzan gero eta egur gehiago erabilten dala esan dau Oskar Azkaratek

"Ez gagoz eukaliptoaren debekuaren alde " azaldu dau Baskegurreko zuzendari nagusiak

Oskar Azkarate: “Euskal Herria ez da Finlandia, baso kudeaketa eredu anitza behar dogu”

Oskar Azkarate (Baskegur) / Bizkaia Irratia

Egurrarena etorkizun handiko sektore bat da. Azken urteetan hemengo basoetan izandako gaixotasunek eraginda eta basoen errentagarritasun falteagaitik, baso jaubeei landaketak egiteko gogoa kendu jake. Radiata pinuan oinarritutako industria daukagu Euskadin eta banda marroiak kalte handia egin deutso espezie honeri. Egurraren sektoreak daukazan adar ugari jorratu doguz gaur Oskar Azkarate, Baskegurreko gerenteagaz Goizeko Izarretan saioan. “Eraikuntzan gero eta gehiago egiten da egurraren alde. Ingurumen eta jasangarritasunaren aldetik interes handia dago egurraren alde” azaldu deusku Azkaratek.

Eukaliptoa

BFAk orain dala urte gitxi eukaliptoen landaketei moratoria jartea ebatzi eban eta debeku horrek gitxienez 2025era arte iraungo dau.  Aldundian debeku horri jarraipena egiten deutson batzorde bat dago, hainbat aditu daukaz eta Baskegur batzordeko kideetariko bat da. “Baskegurren ez gagoz debekuen alde. Kudeaketea zaindu behar da, ezin da danerako balio dauen kudeaketa bat egon. Euskadin eukaliptoa azalera osoaren %5 baino ez da eta enpresa bakarra dago eukaliptoaren egurraren ekoizpenaz arduratzen dana” azaldu dau Azkaratek.

Bizkaiko basoak

Bizkaian baso-eremuaren %75,8  jaube partikularren esku dago. “Baso jaubeentzat administrazino traba ugari dagoz. Foru arau ugari daukiez eta arautegi hori gero eta zorrotzagoa da, askotan kaletarren ikuspegitik erabagitakoak” aitatu dau Azkaratek. Bizkaian baserria, basoa eta uria bata bestearen ondoan dagozala esan dau, arautzea erraza ez dala gaineratuz eta salatuz ikuspegi teknikoa eta sektoriala askotan galtzen dirala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00