Oskar Koka: "Iurretan beti dago zeozer egiteko"

Iurretako egoera orokorraz egin deusku berba herriko alkate barriak

Oskar Koka: “Iurretan beti dago zeozer egiteko”

Iurretara joan gara aste honetako Herriz Herri saioa egitera. Bere lurretan sortu zan Durangoko uribildua, eta Durangori lotuta egon zan 1926tik 1990era. Orain 34 urte banandu zan Durangotik eta ordutik Iurreta da udalerri. Anbotoko eta Aramotzeko mendizerrak hegoaldetik, eta Oiz mendia iparraldean, Ibaizabal ibaiaren haranean aurkitzen da Iurreta. Muxikako Ibarruri auzoa, Durango, Garai, Berriz, Abadiño eta Zornotza daukaz mugakide.

Herrigune nagusiaz gain, Arriandi, Goiuria, Orozketa, Oromiño, Bakixa eta Santa Apolonia auzoek osotuten dabe udalerria. 3500 biztanletik gora bizi dira Iurretan. Oskar Koka Iurretako alkatea eta Zorione Fundazuri Herritartasun Batzordeko lehendakariagaz batera udalerriaren gorabeherak aztertu doguz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular