Bizkaiko Foru Aldundiak indemnizazino laguntzak daukaz abeltzainentzat

Babestutako animalien zerrendan dago otsoa 2022an arau aldaketa egin zanetik

Otsoek egindako 23 eraso zenbatu dabez Gorbeian eta Karrantzan aurten

Otso bat basoan. / Depositphotos

Otsoen erasoak ardurea sortzen dabe Karrantza eta Gorbeia inguruko abeltzainengan. Izan be, urrira bitartean Bizkaian otsoen 23 eraso zenbatu dabez. Arantza Atutxak, Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza eta abeltzaintza zuzendariak emon deusku datua.

Kontua da, orain, 2022an araua aldatu zanetik, otsoa babestutako espeziea dala eta besteak beste, legez zigortuta dago bere ehiza.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere aldetik, galtzen dan edo zauritzen dan ardi bakotxeko konpentsazinoak emoteko kalteordainen dekretua dauka indarrean. Eta abendurako, babes neurriak hartzeko laguntzak be prestatzen dabil.

Gaur gaurkoz ez dakie zenbat otso bizi dan Bizkaian. Egunero otso batek 80 kilometro egin leikezala kontuan hartuta, izan leike Kantabria eta Burgosetik Bizkaira sartu-urtenean ibiltea. Eusko Jaurlaritzak zirriborroan daukan planean errolda barria egin beharko litzakeela uste dau Arantza Atutxak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00