Otxarkoagako Ikastegia, harrera eta inklusinoaren adibide

Otxarkoagako Ikastegiak bakarrik dagozan adin txikiko etorkinen harrerako lehen mailako hezkuntza programea eskaintzen dau

Amaia Muñoz (Otxarkoaga Ikastegia): “Gure ikasleek beste motatako erantzuna behar dabe”

Zemendiaren 12an ospatuko da Eleizbarrutiaren Eguna. Jai eta esker oneko eguna izaten da. Urtero Bilboko Eleizbarrutiaren proiektu bat azpimarratzen da, eta aurton Otxarkoagako Ikastegian egiten dabilzan lana ipiniko da balioan. EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxe honek ahulenen heziketan jarduten dabe. Asko eta asko bakarrik etorritako adin txikiko atzerritarrak (MENA) izaten dira.

Otxarkoaga Ikastegiak adin txikiko etorkinen harrerako lehen mailako hezkuntza programea jarri eban abian 2009-2010.ikasturtean, gazte honeei erantzun akademiko eta sozial bat emoteko. Amaia Muñoz da programa honen arduraduna. Muñozen azaldu deuskunez, Bizkaiara bakarrik iristen diran adintxikiko etorkin guztiak Otxarkoaga Ikastegira joaten dira DBH ikastera. 12 eta 16 urte bitarteko gazteak dira, gehienak mutilak.

Lehen mailako hezkuntza programa hau hiru zutabetan oinarritzen da: hizkuntza, maila pertsonala eta soziala, eta formakuntza ibilbidea. Muñozek gaineratu dauanez, gazte honeek “Bizkaira etorri barriak dira eta askok ez dabe gaztelania menperatzen. Jatorrizko herrialdean eskolaratze irregularra izaten dabe, kurrikulum desfase handia daukie gure hezkuntza sistemarekiko. Lan munduarekiko interes argia azaltzen dabe, lan egin gura dabe familiari dirua bidaltzeko”.

Une honetan bakarrik etorritako 55 adin txikiko etorkin dagoz Otxarkoagako Ikastegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00