Memoria historikoa berreskuratu eta aldarrikatzea da lanaren helburua

Antzerki Laborategiaren montai kolektiboa da

Pabellon 6 aretora bueltatzen da ‘Muro de Piedra’

'Muro de Piedra' antzezlanaren egileak / Irene Bau

Bilboko Pabellon 6 aretora bueltatzen da Muro de Piedra antzezlana, Antzerki Laborategiak sortutako montai kolektiboa. Pabell0n 6 aretoko Gazte Konpainiaren espazio barriaren inaugurazinoan eskeini eben lehenengoz Muro de Piedra antzezlana igaz. Markel Hernandezena da testua eta beragaz batera, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta, Nerea Sanz, Pino de Pablos, Markel Urrestarazu eta Arnatz Puertas ibili dira antzezlana zuzentzen eta interpretatzen. Azken honek esan deuskunez lan interesgarria izan da, asko ikasi dabe eta jaso daben harrerea harrigarria izan da. Antzezlana guztien artean egiteko momentuan, euren arteko komunikazinoa, zaintza eta lagun taldea sortu izana azpimarratu dauz.

Memoria egin beharra

Muro de Piedra antzezlanean, 70eko hamarkadan Torremolinosen izandako gertaerea gogoratzen da. Pasaje Begoña izeneko eremuan, taberna askotan LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak egoten ziran. Errepresino frankisteak euren kontrako sarekadea agindu eban eta atxiloketa ugari izan ziran. Gaur egun kolektibo honen kontrako joerak mantentzen dirala ikusita, memoria ariketa bat egin gura izan dabe antzezlan honegaz. Gaurtik hilaren 18ra bitartean eskeiniko da Muro de Piedra antzezlana bariku, zapatu eta domekatan Pabellon 6 aretoan. Ostean, Alicanten eta Valladoliden be eskaintzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00