Gaur egungo munduan, tragedia historikorik lazgarriena izan daiteke Palestinakoa. Baina egunero hedabideetan ikusten dogun triskantzaz harago, hondamendi horrek badaukaz bere aurrekariak, arrazoiak, zergaitiak. Horreek ulertzen laguntzako liburua idatzi dau Markel Elortza irakasleak, Maitane Azurmendi artistearen ilustrazinoez lagunduta. “Behar bat neukan” esan deusku Elortzak. Palestinako gatazka kontatzeko beharra euki eban eta hori egin dau: Olibondoaren herria izeneko liburua kaleratu dau Elkar argitaletxeagaz.
Olibondoaren herria liburuak Palestinaren historia garaikidea aztertzen dau, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte, testuinguru historikoa eta giltzarri izan diran gertaerak hamar gakoren bitartez aurkeztuz. Atal bakotxa aipu historiko bategaz eta ilustrazino bategaz osatu dau. Helburua ez da bakarrik gertakariak azaltzea, baizik eta ulertzeko tresnak eskaintzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea. Gerrak eta krimenak, sionismoaren ideologia, palestinarren erresistentzia, errefuxiatuak, nazinoartearen jokabidea… gaiak lantzen dauz. Durangon bizi dan Hawari familia euskaldun-palestinarraren testigantza be jaso dau Markel Elortzak.
