Pantailak Euskaraz-ek euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko antolaturiko aktibazino sozial ariketea bihar, azaroak 11, abiatuko da, eta aste betez iraungo dau.
Pantailaldian burubelarri murgilduko diren 5 boluntarioez gain, 100 pertsona baino gehiagok emon dabe izena momentuz ekimenean.
Bihar abiatuko da Pantailak Euskaraz-ek antolatu dauan lehenengo PANTAILALDIA. Euskaraldiaren testuinguruan eta honen sinergiak aprobetxatuz antolatu dauan ekimen honek helburu bikotxa izango dau: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta bestetik, pantailen munduan euskarak dituan gabeziak agerian itziz erakundeak pausoak emotera bultzatzea.
Mota guztietako pantailetan (Telebista, streaming plataforma, zinema, sare-sozial, bideo-joko) euskarazko edukinak erabili, kontsumidu, edo sortzeko erronka da Pantailak Euskarazek herritarrei luzatu deutsena. Erronka hau beteteko konpromezu berezia hartu daben 5 boluntario egongo dira. Lau Haizetara irratsaioan Andoni Solorzano hizkuntza ahokulariagaz egon gara.