Pantzartek hamar ikuskizun ekoitzi eta 500 emonaldi baino gehiago eskaini dauz

Poesia, musikea, txotxongiloak eta koloreak buztartzen dauz, eta hizkuntza artistiko guztiak maila berean jarten dauz proposamen eszenikoan

Pantzartek ‘Kolorez Kolore’ eroango dau Kamerunera eta Txinara

Kolorez kolore antzezlana / Pantzart antzerki konpainia

Bilboko Pantzart txotxongilo eta objektuen antzerki konpainiak nazinoarteko birea egingo dau datozen hileetan Kolorez Kolore lanagaz. Kamerunen eta Txinan egingo diran nazinoarteko jaialdietan parte hartuko dau, eta ikuskizuna aurkezteaz gain, tailerrak eta kultur trukea sustatzeko jarduereak be eskainiko dauz.

Lehenengo geldialdia garagarrilaren amaieran egingo dau Kamerungo Marionnette en Marche Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian. Bertan, antzezlana eskaintzeaz gain, dramaturgia, eraikuntzea eta txotxongiloen manipulazinoari buruzko tailerrak emongo dauz, eta bertako artistekin sorkuntza eszeniko batean parte hartuko dau. Urriaren amaieran, barriz, Makaoko Macau Contemporary Puppet Festival jaialdian izango da.

Kolorez Kolore Juan Kruz Igerabideren haur-poesian eta Kvιta Pacovská artista txekiarraren proposamen plastikoan oinarritutako objektuen antzezlana da. Poesia, musikea, txotxongiloak eta koloreak buztartzen dauz, eta hizkuntza artistiko guztiak maila berean jarten dauz proposamen eszenikoan.

2012an sortu zanetik, Pantzartek hamar ikuskizun ekoitzi eta 500 emonaldi baino gehiago eskaini dauz. Nazinoarteko bira honek konpainiaren lana beste herrialde batzuetara zabaltzeko eta txotxongiloen arteko kultur trukea indartzeko aukerea emongo deutso.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00