Gizartea
Parazetamola da gehien erabilten dan analgesikoa. Esaterako, haurren eta gazteen artean guztiz hedatuta dago. Mina kentzeko balio dauan medikamendua izan arren, ez da antiinflamatorioa. Izan be, ez ditu prostaglandinak erreprimitzen. Hori dala eta, ez da kaltegarria urdailerako. Halanda be, gibelarentzat txarra dan medikamendu baten aurrean gagoz, toxikotasuna dala eta. Horregaitik, ahalik eta dosirik txikiena hartu behar da.
Parazetamolaren errealidadeari buruz egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.