Parte Hartze Instituzionalerako Legea sortu gura dau PSE-EEk

"Osakidetzarako bi mila behagin gehiago kontratatzea proposatuko dogu" esa dau PSE-EEko kideak

Pau Blasi: “Gernikako Estatutoaren erreformea beharrezkoa da”

Pau Blasi (Bizkaiko PSE-EE) / Bizkaia Irratia

PSE-EEk etxebizitza publiko gehiago aldarrikatzen dauz. Etxebizitzen parke publikoa Euskadin % 2koa da. Europako bataz bestekotik urrun dagoan kopurua da. Etxebizitza politikak, Arriola sailburuak dinoanez eta Pau Blasi sozialisten hauteskunde kanpainako buruak gogoratu deuskunez, epe luzekoak dira. “Sozialistok beti egin dogu alokairuaren alde eta 15 urte daroaguz hori sustatzen” esan deusku Blasik Goizeko Izarretan irratsaioan. Datozen lau urteetan gobernuak egiten dauezan etxebizitza guztietatik erdia, %50, gazteentzat izan beharko litzakela uste dabe sozialistek eta hori bultzatuko dabe hain zuzen agintean egotekotan.

Osakidetzan normaltasun asistentziala berreskuratu gura dabe sozialistek. Eretxi orokorra da Pau Blasi buruzagi sozialistearen esanetan, Osakidetzan funtzionamendua ez dala ona. “Planifikazino hobea behar da baita profesional gehiago be, larrialdietan bi mila gehiago” esan dau Pau Blasik.

Gizakidetzak, eragile sozialak edo Gernikako Estatutoa be aitatu dauz PSEko kideak gaur Bizkaia Irratiari emondako alkarrizketan. “Erabagite eskubideari buruzko gure jarrerea ezaguna da, kontsulta baten kontra gagoz” azaldu dau politikari bizkaitarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00