Euskadiko Alderdi Sozialistak gizarte politiketan Gizakidetza sortu gura dau

"Hezkuntza legeko hizkuntza ereduakaz, planifikazinoagaz eta lan baldintzen aholkularitza batzordeagaz zalantzak doguz"

Pau Blasi (PSE): “BFAn Bakardadearen Zuzendaritzea sortu gura dogu”

Pau Blasi (Bizkaiko PSE-EE) / Bizkaia Irratia

Pau Blasi Bizkaiko Batzar Nagusietarako sozialisten zerrendan doa. Orain arte PSE-EEko komunikazino taldean aritu da baina oraingoan hauteskundeetako zerrendan topauko dogu. Pau Blasi Leioan jaio zan orain dala 42 urte  eta sozialistak Lehendakaritzan egon ziranean Patxi Lopezen aholkulari jardun eban. Gaur egun  PSE-EEko zuzendaritza batzordeko kidea eta hezkuntza arduraduna da.

Hezkuntza Legea

Hezkuntza lege proiektuan zuzendu beharrekoak dagozala uste dau alderdi sozialisteak. Atzo aurkeztutako testuan hezkuntza itunean ezarritako helburu guztiei ez jakela erantzuten uste dabe sozialistek eta hezkuntza lege proiektuak aldaketak behar dauzala. Pau Blasi Bizkaiko Batzar Nagusietarako sozialisten zerrendan doan  hautagaietariko bat da eta Goizeko Izarretan euki dogu gaur. Hizkuntza ereduak dirala eta, indarrean dagozan A, B eta D ereduen ganean gaur egun adostasun handia dagoala azpimarratu dau PSE- Euskadiko Ezkerrak eta ereduen puntu hori lege proiektu barrian ez dala bermatzen.

Gernikako bonbardaketaren urteurrena

Felix Bolaños ministroa gaur Gernikan egotea eta Pedro Sanchezek Gernika memoriagune izentauko dabela esatea keinugrrantzitsu bat dirala azaldu dau Blasik. “Sozialistak historikoki konpromisoa euki dogu memoriarekin eta giza eskubideekin. Hortxe dagoz Espainian onartutako Memoria Historikoaren Legea eta Euskadin laster sortuko dana. Patxi Lopez Lehendakaria izan zanean Gogora Institutoa sortu zan, ikur frankistak identifiketan hasi ginan eta  gorpuzkinak deshobiratzen hasi ziran” gaineratu dau PSE-EEko ordezkariak.

Hauteskundetarako proposamenak

Blasik esan dau PSEk Bizkaiko foru gobernuari ekarpen soziala egin deutsola. Gizarte politikak, bardintasuna eta mogikortasuna helburu nagusi izaten jarraituko dabela azaldu dau Teresa Laespadaen taldean dagoan Pau Blasik.  “Gizarte politiketan Gizakidetza sortu nahi dogu kalidadeko zerbitzu publikoak emoteko” aitatu dau Blasik. Era berean, Laespadak bakardadeari aurre egiteko zuzendaritza barria proposatu dauela azpimarratu dau ordezkari sozialistak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00