"EH Bilduk ordezkatzen dauen batasunak herritarren sektore zabalagaz konektau dau" esan dau Sortuko Bizkaiko buruak

Sortuk bere zazpigarren Nazino Konferentzia egingo dau ekainaren 21etik 22ra bitartean

Paul Laka: “Nazino izaeraren autortza politikoa emoteko aukerak dagoz”

Paul Laka (Sortuko Bizkaiko arduraduna) / Bizkaia Irratia

Sortuk datorren astegoienean, hilaren 22an eta 23an, Nazino Kongresua egingo dau Agurainen. Euskal Herriko egitura sozio-ekonomikoaz hausnarketarako tartea hartuko dabela esan deusku Paul Lakak, Sortuko Bizkaiko arduradunak. “EH Bilduk ordezten dauen batasunak herritarren sektore zabalagaz konektau dau eta guk indarrak metatzen jarraitu gura dogu” azaldu dau Lakak. Algortako politikariaren berbetan, politika publiko eraginkorren sasoia da eta Sortuk euskal nazinoa burujaubetzaren eskalan aurrera egitea bideratuko dauen gehiengoa bilatu gura dau.

EHKSri buruz galdetuta, Lakak dino gehiengoen artikulazinoan ez deutsela Euskal Herriko Kontseilu Sozialisteari begiratzen. “Guk uste dogu asmatzen gabilzala eta beste leku batzutara begiratzen dogu” esan dau Paul Lakak. Bestalde, Sanchezen gobernuari EH Bilduk emondako babesaz berba egin dau Sortuko ordezkariak. “Herri honen burujaubetzan aurrera egiteko zirrikitua topatu gendun, jendeak ondo irakurri dau momentua eta egiten gabilzana ulertu dau” aitatu dau Sortuko ordezkariak.

Pello Otxandianok etzi Legebiltzarrean eskainiko dauen berbaldiaz, lurraldetasunaz, presoen harrerez, Ernaiko hainbat kidek jasandako isunez edo Sortuk Kubako alderdi komunisteagaz sinatutako hitzarmenaz berba egin dogu Goizeko Izarretan saioan Paul Lakagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude