Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica pieza izango da protagonista ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian gaur. Horren harira, Asier Bilbao, dokumentalaren produkzino zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Dokumentala Pedro Arrupek berak idatzitako Yo viví la bomba atómica liburuan oinarrituta dago: “Japonian eukindako esperientzia kontetan dau Arrupek liburuan”.
Dokumentalak Arrupek Euskadin, Erroman eta Japonian izan eban ibilbidea azaltzen dau, eta bizirik atera ziranen testigantzak berreskuratzen ditu. Euren ahotsek ezinbesteko memoria bat gordetzen dabe: “Bidaia egin genduan Japoniara, Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearren 80. urteurrenaren harira. ‘Hibakusha’-k alkarrizketatzeko aukerea izan genduan“. Dokumentalak mehatxu nuklearrari, bakeari eta giza eskubideei buruzko hausnarketa irekitzen dau. Mundua dagoan egoerean dagoala, inoiz baino beharrezkoagoa da azken horreek defendatzea. Produkzinoari jagokonez, proiektua exijentea izan da: “Urte eta erdi ibili gara proiektuagaz. Dimentsino handiko dokumentala da”.
