
Begoñazpi Ikastolako 100 bat gaztetxo izan dira aste honetako bertsolariak Zortziko Txikia irratsaioan. Hasiera eta amaiera bereziak prestatu dabez, izan be, bertsotarako ez-ohiko doinuak aukeratu dabez: Rafaella Carrak abesten eban Pedro, Pedro eta euskal kantutegiko Mikel Laboaren Txoria Txori. Jolaserako be, hainbat bertso eta kopla eskaini dabez. Eta ikastolako abenturak koplatan entzun doguz.
Zortziko Txikia irratsaioan Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzagaz egiten dogu domekaro, eta Bilboko Udalaren babesa dauka egitasmoak.