Domeka honetan Bizkaia Irratia Zamudion izan da, Nekazaritza Azokearen XXXVI. edizinoan. Zapatutik domekara bitartean 90 postu baino gehiago finkatu dira Kotxozulo parkean. Bertako produktu freskoak erosteko aukerea egon da astegoien osoan zehar, bai Euskadiko XXIX. Limusin Ganadu Txapelketaz disfrutetako.
Produktuen artean barazkiak, frutak, gazta, txakolina, eztia eta euskal pastela egon dira. Pedro Zaballak azaldu deuskunez, 78 abelburu inguru lehiatu dira domeka honetan. Bere esanetan, txapelketan ganaduaren edertasuna balioan jartzen da beste kontu batzuen artean.