Pedro Zaballa: "Limosin arraza Euskal Herrian arrakasta itzela dauka"

Zamudion 78 abelburu bildu dira Euskadiko XXIX. Limusin Ganadu Txapelketean

Pedro Zaballa: “Limusin arrazak Euskal Herrian arrakasta itzela dauka”

Domeka honetan Bizkaia Irratia Zamudion izan da, Nekazaritza Azokearen XXXVI. edizinoan. Zapatutik domekara bitartean 90 postu baino gehiago finkatu dira Kotxozulo parkean. Bertako produktu freskoak erosteko aukerea egon da astegoien osoan zehar, bai Euskadiko XXIX. Limusin Ganadu Txapelketaz disfrutetako.

Produktuen artean barazkiak, frutak, gazta, txakolina, eztia eta euskal pastela egon dira. Pedro Zaballak azaldu deuskunez, 78 abelburu inguru lehiatu dira domeka honetan. Bere esanetan, txapelketan ganaduaren edertasuna balioan jartzen da beste kontu batzuen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular