Juan Luis Irazola (Asgapir eta Lorrako presidentea)

Gernikan Urriko Lehen Asteleheneko azokan 114 abelburu batuz dabez gaur

“Pirenaika behi baten balioa, ona bada, 3 mila eurotik gorakoa izan leiteke”

Gernika-Lumon Urriko Lehen Asteleheneko azokea gaur, pandemiaren ondorioz bi urtetan egin barik egon eta gero. Urriko azken asteleheneko azokea da ospetsua eta askoz be ezagunagoa, baina gaurkoa erreferentea da Bizkaiko abeltzainentzat. Abereen txapelketan Pirenaika arrazako 114 abelburuk lehen saria jasoteko aukerea izango dabe. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 19 abeltzain izango dira bertan.

Lehen sektorearen etorkizuna baltza da Juan Luis Irazola abeltzainaren esanetan. Gaur Gernikan dago Irazola eta azokara eroandakoak azaldu deuskuz. Sektoreari hainbat diru laguntza emon deutsez administrazinoek, baina hala ere, etorkizuna baltza da Irazolaren berbetan. Pirenaika arrazako behi baten balioaz be itaundu deutsogu Irazolari. Ona bada hiru mila eurotik gorakoa izan daiteke prezioa. Zekorren kasuan, ez dago preziorik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular