Urtebete inguru daroa Eidabek Euskal Herrian zehar eskaintzen

Bardintasuna lantzen dauan antzezlana da

“Piztu! EmakumeON energia” antzezlan arrakastatsua Aulestin bihar

"Piztu! EmakumeON energia" antzezlana / Eidabe

Eidaberen “Piztu! EmakumeON energía” antzezlana eskeiniko da bihar Aulestin.
Urtebete baino gehiago daroe antzezlan hau eskaintzen Euskal Herrian zehar. Esan behar, orain arte, arrakasta handia lortu dabela. Eidaberen web orrian behintzat, irakasle zein ikasle bat baino gehiagoren eritxiak datoz. Irakasle batek esate baterako dino estereotioak baztertzen dauazan mota honetako antzezlan bat baino gehiago behar direla.

Bardintasuna landu

Imanol Ituiñorena da antzezlan honen gidoia eta zuzendaritzea. Antzezleak barriz, emakume bi, Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez. Bardintasuna lantzen dauan antzezlana da “Piztu! EmakumeON energía”. Emakumeak, zientzialariak izan daitekezala erakutsi gura izan dabe. Zientzia kongresu bat antolatzen hasita, dana hankaz gora jarriko dabe antzezle biek. Marie Curie izango da euren ardatz eta gidari.

Musikea

Maria Casanuevarena da eszenografia eta ilustrazinoak barriz Marta Domingezenak. Antzezlan honetan, kanta bi be sortu dira. Musikea Mikel Inunena da eta berbak Eli Carrascosa eta Bihotz Gorosperenak dira. Ospe handia lortu dabe biek. Saioak amaitzerakoan, publikoa be kantetan hasten ei da.
“Piztu! EmakumeON Energia” antzezlana Aulestin ikusi ahal izango da bihar arratsaldeko bost ta erdietan. Martiaren 7an Lemoizen izango dira, 10ean Zorrotzan eta 29an Deustun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular