Planik plan 02x06: astegoieneko planak Bizkaian

Bermeoko Halloween Metal Fest, Lágrimas De Sangre eta Bulego astegoien honetan Bizkaian

Planik plan 02×06: astegoieneko planak Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan Bermeoko Halloween Metal Fest, Lágrimas De Sangre eta Bulego nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Aiora eta Pitiren kontzertua Otxandioko Arkotxe elkartean; Zomorrotxoak antzezlana Bermeoko Kafe Antzokian; eta bertso saioa Aulestiko Ilunzar tabernan.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Bulegoren kontzertua Bilboko Euskalduna Jauregian, Lágrimas De Sagre Barakaldoko BECen eta Bermeoko Halloween Metal Fest Bermeoko antzokian. 

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Nire beldurrik maiteenak antzezlana Getxoko Muxikebarrin, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako 3. finalaurrekoa Barakoldoko kiroldegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00