Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan Beernikolas, Streetwise eta Kerobia nabarmendu doguz. Beernikolas dala eta, Portugaleteko koadriletako kidea dan Nereagaz egin dogu elkarrizketea.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Streetwise kontzertua Portugaleteko Groove aretoan; Katana antzezlana Ugaoko Kultur etxean; eta Lana dantza emonaldia Sopelako kultur etxean.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Antonio Orozcoren kontzertua Bilbo Arenan, Kerobia Getxoko Muxikebarrin eta Beernikolas Portugaleten.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Agur, Peter Pan antzezlana Getxoko Muxikebarrin, eta Magia ikuskizuna Berangoko antzokian.
