Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Delirium Tremens, David Bisbal eta Mamuak ezagutzera joan zen umea antzezlana izango doguz, besteak beste.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Eñaut Elorrietaren kontzertua Arrigorriagan; Zerua lapurtu dute antzezlana Berrizko frontoian; eta Esne-berriketan bertso saio literarioa Ondarroako Kofradi zaharrean.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, David Bisbalen kontzertua Bilbao Arenan, Delirium Tremens azken kontzertua Bilbon, eta Txalo Produkzioak konpainiaren Amak Berrizko Kultur etxean.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Amama dantza ikuskizuna Arrigorriagako Lonbo aretoan, Zigorren kontzertua Barakaldoko Esperantza elizan eta Anodino Teatroren Mamuak ezagutzera joan zen umea Barakaldoko kultur etxean.
