Hondartzan agertutako kainoi bolak, piratei emondako baimenak... Plentzian ikusgai

Museoak bere 25. urteurrena ospatzeko erakusketa berezia jarri dau martxan

Piraten eta marinelen altxor ahaztuak ikusgai Plentziako museoan

Plentziako musoean dagoan astrolabio bat / Museo Plasentia Butrón

Plentziako Museoak “Ahaztutako altxorrak” izeneko erakusketea inaugurau dau. Plasentia de Butron museoak 25 urte betetan dauz aurten eta urteurrena ospatzeko, hainbat eiktaldi antolatzen dabilz. Orain, herriko marinelen eta Uribe Kostako beste herri batzuetako altxor ahaztuak eta istorioak aurkeztuko dabez. Guztira, ia 1.500 pieza dagoz. Hareen artean pieza arkeologikoak, maketak eta dokumental zein liburuen bildumak aurkitu geinkez, besteak beste.
Horretako pieza asko plentziarrek itzitakoak dira. Jondalar Sota museoko historialaria da eta erakusketaren zehaztasun gehiago emon deuskuz.

Piaratak Plentziatik igaro zireneko materiala be lortu dau museoak. Erakusketaean “Patente de corso” lez ezagutzen diran hiru baimen ikusi leitekez. Igaz 5.200 bisitari izan ebazan museoak eta aurten kopuru hori gainditzea eta errekorra egitea itxaroten dabela esan deusku Jondalar Sotak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular