Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Aste honetan: Potato, La Sinobas Show eta Jeanette izango doguz.
Barikua
Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musika izango da protagonista nagusia. Christoph Irniger Trio & Ben Van Gelder Bilboko Otxarkoagako udaltegian. Antzezlanei jagokenez, ‘Oroitzapen ederrak’ Bermeoko Kafe Antzokian. Dantzei jagokenez, ‘Alai familian’ Elorrioko Arriola Antzokian. Bertsolaritzeari jagokonez, bertso saio ibiltaria Galdakaon Ganguren tabernatik hasita eta bertso afaria Zallako Garagardotegian.
Zapatua
Zapatua be bete-betea dator. Mondra eta Haize Arrosa Bilboko BBK Salan, Potato . Antzezlanei jagokenez, ‘Zerua lapurtu dute’ Bilboko Campos Eliseos Antzokian eta La Sinobas Show Jazzon aretoan . Dantzei jagokenez, ‘Esto es terror’ Barakaldoko Antzokian. Bertsolaritzeari jagokonez, bertso bazkaria Bilboko Iñaki tabernan eta bertso bazkaria Trapagarango Itxaropena Ikastolan.
Domekea
Domekan, astegoiena ixteko, kontzertu bat izango da: Jeanette Bilboko Euskalduna Jauregian. Antzezlanei jagokenez, ‘Mamuak ezagutzera joan zen umea’ Portugaleteko Karmengo Ama Ikastetxean. Dantzei jagokenez, ‘Alai familian’ Elorrioko Arriola Antzokian. Bertsolaritzeari dagokionez, bertso bazkaria Aulestiko Txokoan eta bertso bazkaria Bilboko Urretxindorra Ikastolan.
