Azken FOESA txostenaren arabera, EAE-n 259.000 pertsona dagoz alboraketa egoeran, euretariko 84.000 egoera oso larrian. 2018tik 2024ra arteko txostena egin dabe. Aldi horretan 100.000 pertsonak urten dabe alboraketa egoeratik, nahiz eta gaur egun be hondino prekarizazino egoeran dagozan. Integratuta dagozan pertsonen artean, gero eta ohikoagoa da egoera prekarioagoan egotea, batez be, etxebizitzearen prezioaren eta ondo ordaindu bako soldaten ondorioz. Nahiz eta lanean egon, gaur egun jente asko dago egoera prekarioan.
Alboraketan, gizarte bazterketan dagozanei dagokienez, asko eta asko adinez txikikoak daukiezan familiak dira. Egoerea larriagoa da familia horreen burua emakumea danean, gizonezkoa danean baino. Horrez gain, kanpotik gurera bizi izaten etorritkoak dira egoera larrian dagoan honeetarikoen multzo handi bat. Datuen eta ondorioen barri emon deusku Cáritasetik Ana Sofi Telletxeak Goizeko Izarretan irratsaioan.
