Rakel Mateo triatleta paralinpikoak eta Aitor Alapont enpresaburuak jasoko dabez gaur Gazte Role Model sariak Begoñazpi ikastolan. Sari honeen hamabosgarren edizinoa da aurtengoa. Merkat Bernaola Begoñazpi ikastolako zuzendariak gogoratu deusku helburua ikasleei ereduak diren pertsonak aurkeztea dala. Esan behar, saridunak urtarrilean izango direla ikastolan, DBHko 4. Mailako ikasleakaz eta Batxilergoko ikasleakaz euren bizipenen eta esperientziaren barri emoteko.
Gizarte konpromisoa eta ekintzailetza
Begoñazpi ikastolak emoten dauz Gazte Role Model sariak, baina honeek emoteko epaimahaian, Elizbarrutia, CEBEK patronala, Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI eta Innobasque dagoz. Mungiako Rakel Mateo triatleta paralinpikoa da bat. Gizarte konpromisoan emoten dan saria emongo deutse gaur. Merkat Bernaolak azpimarratu dau oraindino kirol paralinpikoa ez dala kirol arrunt modura hartzen eta merezidutako aitortza dala. Ekintzailetzari emoten jakon saria, barriz, Aitor Alapont enpresaburuak jasoko dau, P4Q multinazionalaren sortzaileak. Teknologia barrien erabilera jasangarria eta nazinoartekotzea azpimarratu dauz Bernaolak. Gaur arratsaldeko sei ta erdietan izango da sari emote ekitaldia Begoñazpi ikastolan. Joseba Segura gotzaina eta erakunde desbardinetako ordezkariak izango dira bertan.