EH Bilduko Osasun gaietako arduradunak esan deusku legegintzaldi honetan be sektore publikoa deskapitalizetan dabilzala, eta horren adibide nagusietako bi, Osasun sistema publikoa dala eta bestetik, hezkuntza. Kapital nagusia pertsonak dirala azaldu deusku, baina esate baterako Osakidetzan profesional hustuketea dagoela. Langile horreek gero eta baldintza eskasagoak daukiez, Uberaren arabera. Horrek eragina ei dauka eskaintzen dan arretan, itxarote zerrendak luzatuz eta zerbitzu kazkagarragoa eskeiniz. Herritarrei begirako politikea aldarrikatu dau, eta horretarako lanpostuak egonkortu eta langileak hartu behar dirala. 4.000 bat profesional falta dira Osakidetzan, Rebeka Uberak esan deuskunez.