Egindako EPEetan lanpostuak erreguletan dira, baina langile kopurua ez da handitzen

EH Bilduren arabera, 4.000 profesional falta dira Osakidetzan

Rebeka Ubera: “Osakidetzan profesionalak falta dira zerbitzu egokia emoteko”

Rebeka Ubera / Bizkaia Irratia

EH Bilduko Osasun gaietako arduradunak esan deusku legegintzaldi honetan be sektore publikoa deskapitalizetan dabilzala, eta horren adibide nagusietako bi, Osasun sistema publikoa dala eta bestetik, hezkuntza. Kapital nagusia pertsonak dirala azaldu deusku, baina esate baterako Osakidetzan profesional hustuketea dagoela. Langile horreek gero eta baldintza eskasagoak daukiez, Uberaren arabera. Horrek eragina ei dauka eskaintzen dan arretan, itxarote zerrendak luzatuz eta zerbitzu kazkagarragoa eskeiniz. Herritarrei begirako politikea aldarrikatu dau, eta horretarako lanpostuak egonkortu eta langileak hartu behar dirala. 4.000 bat profesional falta dira Osakidetzan, Rebeka Uberak esan deuskunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular