Irakurtearen garrantziaz ohartarazo deuskue

Ate irekien jardunaldia egingo dabe BAMen zemendiaren 21ean

Roberto Mielgo: “Irakurketak sakontasun handiagoa ekarten dau pentsamenduan”

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola / BAM

Azken PISA txostenaren emaitzen ondoren irakurtearen garrantziaz asko entzuten gabilz, eta gaur gai hori aztertu gura izan dogu Roberto Mielgo BAMeko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikako Departamenduko irakasleagaz. Beti jakin dogu irakurtea garrantzitsua dala, baina aspaldion gehiagotan entzuten gabilz. Izan be, irakurteak eragin nabarmena dauka pentsamenduaren garapenean: “Irakurteak hizkuntzaren erabilera jasoagoa ekarten dau, eta horrek mundua ulertzeko daukagun era abertasten dau. Beraz, irakurketak sakontasun handiagoa ekarten dau pentsamenduan”.

Bestalde, zemendiaren 21ean BAM ezagutzeko aukerea eukiko dau gura dauenak: “Hurbildu eta ikusi zer garen!”. Eskola ezagutu ahal izango da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Gradu Bikotxeko graduei buruzko informazino-saioa eskainiko dabe, eta euren esperientzia kontauko daben irakasle eta ikasleekaz berba egin ahal izango da. Plazak mugatuak dira, arreta personalizaua bermatzeko. Izena emoteko formularioa eskuragarri dago BAMen webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00