“Robotia” filmea heldu da zinema aretoetara. Espainia eta Argentinaren arteko koprodukzinoa da animazinozko filme hau. Diego Cagide eta Diego Lucero dira filmearen zuzendariak. Gidoia lagun bat baino gehiagoren artean egin da baina tartean izan da Mariano Rojo. Aipatu daigun Jon Plazaola aktorea eta Leire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldearen abeslaria izan direla bikoizketa aktoreak filme honetan. “Robotia” euskeraz, gaztelaniaz eta katalanez estreinetan da bagilaren 7an. Joseba Beristain barriz, soinu bandaren egilea da.
Androideak protagonista
Alex eta Bibi androideak dira filmearen protagonistak. Fabrika berean eraiki dabez. Biak dira futbol zaleak. Alexek uste dau ezin dauala futbolean aritu eta Bibiri ez deutsie izten. Kirol kontuez gain, adiskidetasuna eta taldean egindako lana moduko baloreak transminitzen dira filmean.