San Vicentek dino Euskal Encounterrek komunitate digital erraldoi bat elkartuko dauala BECen

Euskal Encounterren antolatzaile generala dan Sabino San Vicentek topaketea aurkeztu deusku

Sabino San Vicente: “Euskal Encounterra natibo digitalentzako geltoki paregabea da”

Sabino San Vicente / Euskal Encounter

Euskal Encounter 31 topaketak teknologia barrien zaleak bilduko dauz BECen. Komunitate digital erraldoi bat alkartuko da bertan garagarrilaren 22tik 25era, eta 150 jarduerea baino gehiago gauzatuko dira lau egunetan zehar. 96 orduz jarraian, prestakuntza-ekintzak, lehiaketak eta ekintza solidarioak izan dira, besteak beste, Barakaldoko azoka-barrutian. Euskal Encounter ekimena mota honetako hitzordu nagusia da estaduan, tamainari, parte-hartzaile kopuruari eta beteranotasunari jagokenean.

Programautako 30 tailer eta berbaldi baino gehiagotan gaurkotasun teknologikoarekin lotutako gaiak jorratuko dira, hala nola adimen artifiziala, Gauzen Interneta, zibersegurtasuna edo bideojokoen sektorea. Ekintza horreek doakoak dira interesa daukan edonorentzat.

Euskal Encounter-ak ohiko atalak be hartuko dauz, hala nola sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduereak, programazino ludikoena biltzen dauzan arloa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular