Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte

'Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde' erakusketea ikusgai dago Gernikan

Saharako gazteen egunerokotasuna, ametsak eta erresistentzia

'Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde' argazki erakusketea / Nuria Gónzalez

Mendebaldeko Saharako gazteen egunerokotasuna, ametsak eta erresistentzia ezagutzeko aukerea dago egunotan Gernika-Lumon. Gernika Memoriaren lekuko plataformak eta Gernikatik Mundurak Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde argazki erakusketea ekarri dabe, kultur etxearen laguntzagaz. Horrez gain, erakusketa bultzatzeko, Euskal Herriko Saharar Emakumeen Elkartea eta Espainiako Saharar Emakumeen Batasun Nazionala taldeakaz alkarlanean be aritu dira. Taldeetako arduradunak —Ergia Baba Hadj eta Mansoura Babouzid, hurrenez hurren— Gernikan bizi dira. Erakusketea irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Elai Alai areto txikian.

Argazki bildumea Nuria Gonzalez argazkilariak 2017 eta 2019 urteen bitartean Tindoufeko gazte errefuxiatu sahararrakaz eta lau hezkuntza zentrogaz egindakoa da. Jon Argintxona Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kideak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, erakusketak alderdi bi erakusten dauz: alde batetik, Tindoufeko bizimoduaren gogortasuna; eta bestetik, egoera horren erdian gazteek mantentzen dabezan ilusinoa, ametsak eta etorkizunerako gogoak. Argazkien maila artistikoa be nabarmendu dau Argintxonak. Bere esanetan, Gonzalezen lana oso ona da. Irudien argitasunak, koloreek eta lanketak balio artistiko handia emoten deutsie. Baina irudi horreen atzean dagoan errealidadea da, bere ustez, erakusketearen benetako indarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00