Joseba Sarrionandiak idatzitako 'We are plenty in here Euzkadin eginak' liburua dago proiektu honen oinarrian

Luhartz taldeak kontzertu narratiboa eskainiko dau domekan (19:00etan) Durangoko Plateruena kultur aterpean

Sam Gandarias-en bertsoak musikatuta

Luhartz taldeak proiektu barria atondu dau: Simon Sam Gandarias (1897-1949) bertsolari eta artzain bizkaitarrak Ameriketako Estatu Batuetan idatzitako bertso-paperak musikatu dauz. Bagilaren 7an proiektua aurkezteko kontzertua eskainiko dabe Durangoko Plateruena kultur aterpean (19:00etan). Sarrerea librea da, leku bete arte.

Rafa Iriondo Luhartz taldeko kideak azaldu dauanez, proiektuaren sorburua Joseba Sarrionandiak Gandariasen inguruan egindako ikerketa da. Iurretako idazleak Gandariasek itxitako bertso sortak eta istorioak bildu dauz We are plenty in here Euzkadin eginak liburuan. Eta Sarrionandiak berak proposatu eutsan Luhartz taldeari bertsoakaz zeozer egitea.

Plateruenako emonaldia kontzertu narratiboa izango da. Musika ez eze, Gandariasen testuingurua eta historia be azalduko deutsez publikoari.

23. bidaia Ameriketara
Maiatza amaieran Luhartz taldea Kaliforniako Bakersfield uriko jaialdian izan zan. Euskal diaspora zabala dago bertan.  han. Luhartzek AEBetara egiten dauan 23. bidaia izan da honakoa. Iriondok nabarmendu dau euskal kultura eta nortasuna bizirik mantentzeko egiten daben lana balio handikoa dala. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00