San Fidel Ikastolan proiektu solidarioak protagonista

San Fidel Ikastolako ikasleak elikagaiak batzeko boluntario jardun dabe

Gernikako gazte ugari Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz alkarlanean

Nikole Bermeosolo, Irantzu Olarreta, June Isasi eta Paul Escolar / Bizkaia Irratia

San Fidel Ikastolara joan gara asteon hezkuntza tartea gauzatzeko. Batxilergoa orain dala 3 urte ipini eben martxan San Fidelen, eta honen harira, Irantzu Olarreta orientatzaileak azaldu deusku zelako abantailak ekarri dauzen, eta orientazino lanaren atzean zelako lana dagoan. Bestalde, Paul Escolar irakasle eta tutoreak azpimarratu dauz tutoretzan martxan dagozan proiektu solidarioak, gaur zapatuz, hain zuzen, Gernikako Eroski supermerkaduetan egon dira Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz alkarlanean.

PROIEKTU SOLIDARIOAK TUTORETZA IKASGAIAN

June Isasik eta Nikole Bermeosolok euren esperientzia kontau deuskue, Nikolek bigarren urtea hasi dau tutoretzako proiektuetan murgilduta eta aurreko ikasturtean eukindako bizipenak azaldu ditu ‘La kuadri del ospi’-ko kideekaz. June Isasi ikasturte honetan hasi da proiektu solidario honetan parte hartzen, eta bere esperientzia laburra be azaldu deusku.

Podkasta entzungai be badago Spotify eta Apple Podcast plataformetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular