EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarearen barruan dagoan Patronato Santa Eulaliak eta Hijas de la Cruzek bat egin dabe

Bihar arratsaldean inaugurauko dabez hezkuntza proiektu barriaren instalazinoak

“Santurtziko hezkuntza proiektu indartsuenetako bat”

Santurtziko Patronato Santa Eulalia ikastetxeak herriko hezkuntza proiektu indartsuenetako bat jarri dau martxan. 2023-2024 ikasturtetik desagertutako Hijas de la Cruz ikastetxea integrau dau. Azken hileetan, Patronato Santa Eulalia ikastetxeak bere instalazinoak guztiz birmoldatu dauz bere hezkuntza eredua zabaltzeko. Orain eredu hori DBHra hedatzen dau. Ikasturte honetan 0 urtetik 16 urtera arteko 600 neska-mutiko baino gehiagok ikasten dabe Eleizbarrutiko Ikastetxeen sareko (EBI) ikasketxe honetan.

Nerea Begoña EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarearen zuzendariak Bizkaia Irratian esan dauanez, “hezkuntza proiektu handi bat daukagu”. Hezkuntza programa batzuk be jarri dabez abian, tartean, Erasmus + moduko proiektu europarra. Ikastetxeko neska-mutilek ezagutzak, kultura eta hizkuntzak trukatuko dabez Europako beste herrialde batzuetako ikaskideakaz.

Begoñak gaineratu dauanez, Patronato Santa Eulalia eta Hijas de la Cruz “beti izan dira ikastetxe hurbilak. Orain hurbiltasun hori galdu barik, gaurkotu egin dogu gaurko hezkuntza ereduagaz: barritzailea, teknologikoki aurreratuta, hizkuntzetan trebatuta…”. Bihar arratsaldean, urtarrilaren 24an, inaugurauko dabez Patronato Santa Eulalia ikastetxeko instalazino barriak. Ekitaldian izango da On Joseba Segura gotzaina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00