Maddi eta Amets Zubizarreta Bizkaiko txapeldunak dira euren kategorietan

Bizkaiko 18 ikastetxetan xakean trebatzeko aukerea daukie gazteek

Santurtziko xake taldeak 600 jokalaritik gora daukaz

Ume bat xakean jokatzen / Bizkaia Irratia

Santurtziko xake taldeak 600 jokalaritik gora daukaz. Ezkerraldeko ia udalerri guztietako jokalariek osotzen dabe taldea. Izan be, 18 ikastetxetan xakean trebatzeko aukerea daukie gazteek, Santurtzi, Bilbo, Trapaga, Muskiz, Gallarta, Sopela eta Barakaldo artean banatuta. Guztira 67 bazkidek eta 15 monitorek emoten deutsie eskola adin guztietako 600 ikasle baino gehiagori. Holan, talde aktiboenetako bat bihurtu da, ez Euskadin bakarrik, estadu mailan be.

Jokalarien artean, Maddi eta Amets Zubizarreta  neba arrebak dagoz. 6 urtegaz hasi ziran jokatzen, eta gaur egun Bizkaiko txapeldunak dira euren kategorietan. Gaur Goizeko Izarretan egon dira eta bere esperientzia kontau deuskue. 

Gero eta guraso gehiagok apuntau gura dabez seme-alabak klubean entrenetako. Izan be, askorentzat nabarmenak dira xakeak sortzen dauzan onurak. Maila akademikoan, adibidez, kontzentrazinoan eta nasaitasunean laguntzen dau, edo arazoei aurre egiteko orduan. “Kirol hau, besteakaz alderatuta oso ezbardina da. Burua entrenetan dozun kirol gitxienetako bat da, eta horrek egiten dau hain berezi”, adierazo dau Ametsek.  

Halan da be, jokoan une gatxak be badagoz. “Niretzat unerik txarrena denporak kontra jokatzen dauenean  izaten da, hortxe partida zailtzen dala ikusten dozunean. Urduri jarten zara eta niretzat unerik zailenetako bat da” gaineratu dau Amets Zubizarreta gazteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00