Santurtziko Genealogiazaleen alkarteak 130 mila erregistro daukaz

"Egunean arbola genealogiko bat egiteko erronka daukagu" esan dau Sorkunde Gartziak

Santurtzin genealogi arbolak doan egiten dabez

Eusko Jaurlaritzako Turismo saila / Santurtziko portua

Lau boluntariok osatzen dabe Santurtziko Genealogiazaleen alkartea eta Sorkunde Gartzia Monasteriok laguntzaile lez jarduten dau Santurtziko familien iragana aztertzen. Arbasoen datuen barri eukiteko, martitzenero, Derioko artxibategira joaten dira eta han egiten dabe ikerketa lan nagusia. Jaiotze, ezkontza eta heriotz agiriak bilatzen dabez, eta hortik tiraka hasten dira.

“130 mila erregistro daukaguz. Egunero gaueko hamabietan zugatz genealogiko barri bat argitaratzen dogu. Gaur bertan Jose Manuel Butrón Alisalena argitaratu dogu, 1856an jaio zan gizon batena” azaldu dau Sorkunde Gartziak. Zugatz genealogikoak enkarguz edo euren borondatez egiten dabez, baina ez dabe horregaitik dirurik kobretan, doan egiten dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00