SOS Arrazakeriak erasoei buruzko urteko txostena kaleratu dau

SOS Arrazkeriak dino eraso xenofoboak %41 hazi dirala estaduan

Sara Nicholson: “Izateak bakarrik, arriskua dakarrela emoten dau San Frantzisko auzoan”

Jatorri ezbardinetako auzokideak / SOS Arrazakeria

Arrazismoari buruzko azken txostenaren arabera, bizikidetzak okerrera egin dau. Ondorio horretara heldu da SOS Arrazakeria alkartea. 2022an jasotako salaketetan oinarrituta, txostena plazaratu dau estadu mailan SOS Arrazakeriak. Arrrazismo instituzionala azpimarratu dabe aurtengo txostenean, baita aurreiritziek eragindako indarkeria egoerak be. Sara Nicholson Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeko kidea eta Mikel Mazkiaran taldeko abogadua Goizeko Izarretan saioan euki doguz gaur.

Azkenegongo urtean eraso honeek %41,4 egin dabe gora. Guztira 740 zenbatu dabez aurreko urtean baino 217 eraso gehiago dira. Kasuak ugariak eta anitzak dira: eraso fisikoak, bankuetan kontu korronte bat zabalteko oztopoak, inmobiliarietan etxe bat alokatzeko ezintasuna, lan bazterketa edo gorroto delitu bihurtzen diran diskurtsoak… Gorroto delituek gora egin dabe modu berezian. Hazkunde horren atzean zer egon daiteken azaldu deusku Mikel Maskiaran abogaduak. Espainiar estaduan orokorrean, bizikidetzak okerrera egin dauela erakusten dabe datuek eta egoerea konpontzeko neurriak martxan jarteko premina azpimarratu dabe SOS Arrazakeria taldetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular