Hainbat musika proiektuetatik igaro ostean, Sara Zozayak bere lehenengo lan luzea dakar. Bere esanetan, “lehenengo diskoa pausu garrantzitsua da, apur bat artista baten estiloa eta esentzia markatzen dauazalako”.
Azken hiru urteetan mimoz landutako diskoa da Nara (Airaka). Aurretik ezagutzera emon dauazan hiru aurrerapen-singlekaz (Misty, Caravan eta Maitia) batera, abeslari donostiarrak beste zazpi abesti batu dauz albumean: Lo (ft. Valdivia), Parece (ft. Amorante), XXX, Nara, The Sun (ft. Liam), Aingurak eta Uda. “Hamar kantak oso diferenteak dira beraien artean, dibertsoa da diskoa” azaldu deusku Zozayak. Balaunka diskoetxekoek esan dabenez, “Zabalak gusto onez ekoitzitako abestiek, Sara Zozayak aurretik beste lan batzuetan jorratutako iragan eta orainaldiko kontzeptuei jarraipen ezin hobea emoten deutse”.
Nara diskoa 2022ko uda amaieran grabau eban Sara Zozayak El Tigre estudioan, Jon Agirrezabalaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Diskoaren lehenengo aurkezpen kontzertua zemendiaren 2an izango da Bilboko Kafe Antzokian. Gogotsu dago abeslari gaztea zuzenekoak eskaintzen hasteko. Kontzertuak iristen diranean, “gozatzea, eta diskoa atara dala ospatzea “ izango dira Sara Zozayaren helburuak.