Gartziak mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barrian

Autoreak berak esan deusku lau gai desbardin jorratu dituala liburuan

‘Sasi arteko sugarrak’ liburua kaleratu dau Sebas Gartziak

Sebas Gartzia, 'Sasi arteko sugarrak' liburuaren autorea / Bizkaia Irratia

Sasi arteko sugarrak poesia liburua kaleratu dau Sebas Gartziak. Autoreak berak esan deusku orain arte erantzun positiboa jaso dauala liburuak bere lagunen partetik, oindino egun gitxi eroan arren merkaduan. Gartziak lau gai desbardin jorratu ditu obran, erlijinoa eta maitasuna tartean. Ganera, mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barriaren pasarte batzuetan. Kontuak kontu, sormen-prozesuari jagokonez, zertan inspiretan dan azaldu deusku Gartziak Bizkaia Irratiko mikrofonoetan: “Giro poetiko batean bizi naz. Izan be, errealidadea poesia ikuspuntutik ikusten dot. Gauza batzuk adierazteko biderik onena olerkigintzarena da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00