Kotxean egingo dogun bideko eta joango garen lekuko trafiko gorabeherak jakitea garrantzitsua da seguru ibitelko

RACek bideetan seguruago ibilteko 21 gomendio zabaldu ditu

Seguruago ibilteko bideetako informazinoa batzeko eskatu dau RACek

Donostiako kale bat / RAC

“Egin dituzu etxerako lanak?” da RAC klubaren aurtengo trafiko kanpainearen goiburua. Kotxe ugari ibiliko da bideetan egunotan, urteera operazinoan, baina baita uda osoan be. RACetik esan deuskuenez, ahalik eta seguruen ibilteko egingo dogun bide horretako informazinoa jasotea komeni jaku, eta joango garen toki horretako trafiko arau eta gorabeheren informazinoa batzea. Mario Garcia RACeko komunikazino arduraduna euki dogu gaur Lau Haizetara.

Horrez gain, urtero lez 21 gomendio zabaldu ditu RACek bere webgunean. Bideetan zauritu eta hildakorik ez egotea da helburu nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular