Zezeilaren 6an, etzi, sei urte beteko dira Zaldibarko zabortegia goitik behera erori zanetik eta hondamendia eragin ebanetik. Ezbeharrak hildako bi itxi ebazan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, eta ingurumen hondamendia eragin eban. Harrezkero, instrukzino fasean dago auzia. Guzti honen ganean egin dogu berba Zaldibar Argitu plataformako kidea dan Gaizka Zabartegaz.
Lehengo astean jakin genduan epaileak Arantza Baigorri EH Bilduko alkate ohia auzipetu dauala. Dana dala, 2024an zabaldutako lurralde antolamenduaren gaineko aparteko piezaren baitan kokatzen da. Ikerketapean dagoz udal arkitekto bi, idazkaria, Verter Recycling enpresako arduradunak, plantako ingeniari-burua eta Geyser HPC kontsultoriako tekniko bi.
Zabartek ez daki auzibidea instrukzino fasean egoteak mesede edo kalte egingo deutson ikerketeari. Halanda be, ez dabe esperantza galtzen. Erantzukizunak edo ardurak bilatzerako orduan, Zabartek dino ertz asko daukazala kontu honek: “Hau guztia ahalbidetu ebenen zerrenda luze samarra da. Udalean bertan irregulartasunak egon ziran hasieran, 1996an”. Urteurrenaren harira, domeka honetan ekitaldia egingo dabe Eitzaga auzoan.
