Selfi. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean izeneko antzezlana eskeiniko da Bilboko BBK Salan maiatzaren 25ean. 25 nerabe bizkaitarrek euren belaunaldia islatzen dauan antzezlana sortu dabe. Juan Ayala eta Miguel Oyarzun dira proiektua diseinatu dabenak. Honeek aurretik, Madrilen, Bartzelonan eta Porton be gauza bera egin dabe. Sortzaile madrildarrek gazteen ekarpenak jasotzen dabez gidoia egiteko. 11 eta 16 urte arteko 25 bizkaitarrek lagundu deutsie oraingoan. Bilbo eta Barakaldoko gazteak dira.
Pantallak inguruan
Bizkaia Irratian, Mario eta Enekogaz egin dogu berba. Bilbo eta Barakaldoko ikastetxeetako ikasleak dira eurak. Biek antzerkia dabe gustoko eta esperientzia handia izan da eurentzat egitasmo honetan parte hartzea. Selfi antzezlanean euren egunerokoa isladatzen saiatu direla azaldu deuskue. Momentuz emonaldi bakarra izango da BBK Salan eskeiniko dana eta gurako leukie gehiago eskeini ahal izatea. Emonaldi honen ostean solasaldia izango da eszenatoki ganean ikusi danaz berbetako.